2007/08/02
Cesar Krutxaga Osasuna taldeko kapitainak adierazi du "Osasuna zer den eta non dauden" dakiten 25 jokalari bildu behar dituela talde gorritxoak.
Osasunak jokalari garrantzitsuak galdu ditu hurrengo denboraldirako, baina Krutxagak "oinarriak dirauela" esan du eta garrantzitsuena "fitxaketa berriak taldera moldatzea" dela azpimarratu du.
"Jende asko joan da, baina orain Osasuna zer den eta non dauden dakiten 25 jokalari bildu behar ditugu. Berriek lehenbailehen moldatu behar dute taldera", esan du.
Euskadi Irratiko azken albistegia