2007/07/31
Marcelinho Huertas Brasilgo joko-antolatzaileak utzita jokatuko du hurrengo denboraldia Iurbentia Bilbao Basket taldean, Bilboko klubak eta DKV Joventutek akordioa egin ondoren.
Huertas Kasillako taldearen hirugarren fitxaketa izango da, Paco Vazquez (DKV Juventut) hegalekoa eta Drago Pasalic pibot kroaziarra (Paok Salonica) fitxatu ostean.
Brasilgo 24 urteko jokalariak 1,90eko garaiera dauka eta "egituratzen ari den profilean erabat sartuko da", Txus Vidorreta entrenatzailearen berbetan. Bilbao Basketek laugarren denboraldia emango du ACB Ligan.