logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 01:58:42
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

Astore kirol-etxeak klub bizkaitarra jantziko du

2007/07/24

Kasillako taldeak eta Gipuzkoako kirol jantzien enpresak hiru urterako akordioa egin dute.

Iurbentia Bilbao Basketek eta Astorek hurrengo hiru urterako hitzarmena sinatu dute. Hori dela era, Gipuzkoako kirol jantzien enpresak saskibaloi talde bizkaitarra jantziko du hurrengo hiru denboraldietan, joko, entrenamendu, kaleko eta osagarri guztiak Astoreren logoa eramango dituztelarik.

Egun, Astorek Osasuna, Reala, Sporting eta futbol taldeak janzten ditu, txirrindularitzan Euskaltel-Euskadi, eta saskibaloian TAU Ceramica Baskonia eta San Sebastian Gipuzkoa Basket taldeak. Horrez gain, Euskadiko futbol Federazioa ere Astorerekin janzten da.

Hitzarmen horri esker, talde bizkaitarraren jarraitzaileek laster izango dute klubak eta Astorek salgai jarriko dituzten produktu guztiak eskuratzeko aukera, Iurbentia Bilbao Basketeko denda ofizialean zein Astore saltzen dituzten denda guztietan.

Adostasunaren nondik norakoak laster emango dira jakitera, Iurbentia Bilbao Basketek ACB Ligan erabiliko dituen jantzien aurkezpenarekin batera, Kasillako taldeak jakinarazi duenez.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta