Txirrindularitza

TOURRA 2007

Vinokourovek positiboa eman eta Astanak Frantziako Tourra utzi du

2007/07/24

Astana taldeko kazakhstandarrak odol-lagin batean positibo eman zuen larunbatean Albiko erlojupekoa irabazi ostean. Ehunka euskal zale Pirinioetan da, lasterketaren azken etapa Euskal Herrian barrena ibiliko baita gaur.

Alexandre Vinokourov Astana taldeko kazakhstandarrak odol-lagin batean positibo bat eman zuen iragan larunbatean Albin korritutako erlojuaren kontrako etapan, taldeak berak eta Tourreko presidenteak baieztatu dutenez.

Astana taldeak Frantziako Tourra uztea erabaki du bere liderrak positiboa eman zuela jakin bezain laster. Vinokourovek ere garaipena erdietsi zuen astelehenean.

Txirrindulari kazakhstandarrari dopinaren kontrako kontrola egin zioten Frantziako Chatenay-Malabry laborategian eta, odol-lagin batean aztertu zuten emaile bategarri baten odol-transfusioa zegoela (mota berekoa eta RH) etapa hasi baino lehen.

Vinokourov, lasterketa frantziarra irabazteko hautagaia nagusietariko bat, 23. postuan zegoen sailkapen nagusia eta Michael Rasmussen (Rabobank) liderrarengandik 28 minutu baino gehiagora, bosgarren etapan erorketa gogorra izan ondoren. Beraz, kazakhstandarrak ez zuen inolako aukerarik elastiko horia janzteko Parisen.

Beste kontrol bat, Pirinioetako etapa irabazi ostean

Astelehenean beste dopinaren aurkako kontrola egin zioten Vinokourovi Pirinioetako etapa bat eskuratu eta gero. Odol-lagin hori Chatenay-Malabry laborategian aztertzen ari dira eta, ziurrenik, asteazkenean jakinaraziko dute emaitza.

Transfusio homologagarriak 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetatik atzematen dituzte, Suitzako Lausana (LAD) laborategiak abian jarritako analisiak egiteko metodo bati esker. Tyler hamilton estatubatuarrak lehen dopina-kasua eman zuen 2004ko Espainiako Vueltan.

Kloden eta Kasheckin ere, kanpoan

Astana taldeak Frantziako Tourra uztea erabaki du Alexandre Vinokourovek positibo emateagatik odol-transfusio batean.

Andreas Kloden alemaniarrak, bosgarren sailkapen nagusian; eta Andrey Kashechkin kazakhstandarrak, zortzigarren, ez dute 16. etapan irteera egingo.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta