logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:10:03
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

Kasillako taldea utziko dute Milan Majstorovicek eta Ivan Koljevicek

2007/07/24

Bilboko taldeak jakinarazi du Serbiako jokalarien kontratuak eten egin dituela.

Iurbentia Bilbao Basketek jakinarazi du Milan Majstorovic eta Ivan Koljevic Serbiako jokalarien kontratuak eten egingo dituela, eta, beraz, jokalari hauek beste talde batekin fitxatzeko aukera izango dute.

2005ean egin zituen bi fitxaketa horiek Bilboko taldeak, ahalegin handia eginez, baina denbora aurrera joan ahala, serbiarrek ez dute ondo erantzun.

Ivan Koljevic (1.86ko garaiera eta 23 urte) joko-antolatzaile bizia da eta bi denboraldietan hasiera kaskarra egin zuen; beraz, 2005-2006 denboraldian Olinpiakos taldean jokatu zuen utzita eta 2006-2007 denboraldian Lietuvos Rytas taldean.

Milan Majstorovici dagokionez (2.07ko garaiera eta 24 urte) egoera desberdina izan da. Serbiako jokalariak ez ditu bere dohainak erakutsi, nahiz eta Txus Vidorretak hegaleko postuan jarri nahi zuen.

Iurbentia Bilbao Basketek esker onak eskaini nahi izan dizkie bi jokalariei, lan handia egiten saiatzeagatik eta etorkizun oparoa opa die euren ibilbide berrian.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta