2007/07/23
Frantziako Tourreko 15. Etapa Foix eta Le Louron herrien artean jokatu zen, Pirinioetako bigarren etapa. Lehen kilometroetan hasi zen borroka eta hamaika eraso ere.
Porteko maldetan eratu zen ihesaldi ona, bertan euskaldun asko eta izen handiko txirrindulariak.
Taldea honako gizon hauek osotu zuten: Vinokourov, Ivanov eta Navarro (AST), Garate (QSI), Portal eta Arroyo (GCE), Arseven eta Vande Velde(CSC), Cobo (SDV), Albasini (LIQ), Lefevre (BTL), Zubeldia, Landaluze eta Perez (EUS), Kirchen (TMO), Menchov (RAB), Bennati eta Vila (LAM), Halgand (C.A), Hincapie (DSC), Vaugrenard (FDJ), Knees (MRM) eta Turpin (A2R).
9 minutuko abantaila lortu zuten. Atzean Rabobank taldea buru-belarri jarri zen lanean abantaila kontrolatu nahian, baina aurrean ondo moldatzen ziren. Etapako azken bi mendateak igo baino lehen ihesaldiko taldearen aldea 8 minutukoa zen oraindik.
Balesek aldapetan aurreko taldea apurtu zen eta zazpi gizon geratu ziren aurrean: Kirchem, Menchov, Landaluze, Arroyo, Tschoopp, Ivanov eta Kohl. Gaina egiterakoan Tschoopp eta Kirchem ziren lasterketaren buruan; 25''-ra Arroyo; 44-ra Zubeldia, Garate, Vinokourov, Navarro eta Cobo; eta 6:01-ra faboritoen taldea.
Lehen Mailako Peyresourdeko lehen aldapetetan Arroyo, Tschoopp eta Kirchem ziren lasterketaren buruan. Hala eta guztiz ere, Vinokourovek, Zubeldiak eta Cobok aurreko hirukotea harrapatu zuten eta eraso gogor baten ondorioz Astanako gizonak aurrera egin zuen eta lasterketaren buruan geratu zen.
Vinokourov bakarrik helmugaratu zen, Kirchen bigarren sartu zen eta Zubeldia hirugarren. Contador eta Rasmussen elkarrekin sartu ziren 5:30-ra eta gainerako faboritoak 6:27-ra.
Euskadi Irratiko azken albistegia