Txirrindularitza

TOURRA 2007 (14. ETAPA)

Contador izan da nagusi Plateau d'Beilleko igoeran

2007/07/22

Discovery Channel taldeko txirrindulariak esprintean gainditu zuen Rasmussen eta sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu zuen horrela; Soler hirugarren sartu zen.

Frantziako Tourraren 14. etapa Mazamet eta Plateau-de-Beille herrien artean korritu zen 197 kilometroko ibilbidearekin.

Ruben Perez Euskaltel Euskadiko txirrindularia izan zen ihesaldia egiten saiatu zen lehena eta 33. kilometroan 27 txirrindularik, haien artean Rasmussen, taldetxo bat eratu zuten.

Gehienak atzean geratu ziren, tropelarekin, baina Txurrukak, Ruben Perezek, Gutierrezek, Kuschynskik, Barredok eta Colomek erritmoari eutsi zioten.

Vinokourovek asko sufritu zuen eta ezin izan zuen tropelarekin jarraitu.

Plateau d'Beillerako igoera izan zen gakoa. Erasoak ugari izan ziren eta Rasmussenek eta Alberto Contadorrek erasora jo zuten helmugaratzeko bost kilometro falta zirenean.

Azkenean, Discovery Channel taldeko txirrindulariak probako liderra gainditu zuen esprintean eta sailkapen nagusiaren bigarren postua eskuratu zuen horrela. Soler hirugarren sartu zen.

Astelehenean 15. etapa korrituko da Foix eta Loudenvielle artean. Pirinioetako goi-mendiko etapa bost mendateekin. Azkena, Peyresourde, helmugatik 12 kilometrotara besterik ez dago.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta