Txirrindularitza

DOPINA TXIRRINDULARITZAN

Madariaga: "Zaleak nekatuta daude lelokeriak entzuteaz"

2007/07/20

Euskaltel-Euskadiko managerrak ondo hartu du Tourraren erabakia Rasmusseni baimena emateagatik lasterketan jarraitzeko. Rasmussen Danimarkako selekziotik at utzi dute dopin kontroletan parte ez hartzeagatik.

Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadi taldeko managerrak Frantziako Tourraren erabakiaren alde egin du Michael Rasmussen Rabobankeko txirrindulariari baimena emateagatik lasterketa frantziarra handia jarraitzeko. Izan ere, Rasmussen Danimarkako selekziotik at utzi dute ustekabeko dopinaren kontrako kontrolak ez egiteagatik.

"Tourraren erabakia egokia da. Ezin dituzte kolpe gogorrak eman, egia jakin gabe. Hau penagarria izan da. Ez al da nahikoa? Norbaitek pentsatzen badu Tourrak Rasmussenen aurka jo behar duela, oker dabil", azpimarratu du Madariagak.

Madariagaren hitzetan, albiste txar gehiago egongo dira Frantziako Tourra amaitu baino lehen, hilaren 29an.

"Tourra amaitu aurretik erreakzio gehiago egongo dira ziklista baten aurka. Tourra lasai dago, ikusgarria da, eta zale asko daude. Txirrindularitzako zaleok nekatuta gaude lelokeriak entzuteaz", esan du Madariagak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta