2007/07/20
Frantziako Tourraren 12. etapa Montpellier eta Castres herrialdeen artean korritu zen. 178 kilometrotan 4. mailako hiru mendate eta 2. mailako bat igo behar izan zituzten txirrindulariek.
Etapa hasi aurretik, Danimarkako Michael Rasmussen (Rabobank) izan zen protagonista. Tourreko liderrak Frantziako probaren aurretiko ezusteko dopin azterketa eragotzi zuen eta ez zuen bere entrenamenduen tokia jakitera eman nahi izan. Horregatik, Danimarkako selekzioak taldetik at uztea erabaki zuen.
Dena den, irteeran hartu zuen parte. Merckx, Isasi, Wegmann, Chavanel, Garate, Grabsch, eta Cardenas izan ziren aurreneko ihesaldiaren protagonistak, baina laster bukatu zen.
Ondoren, 50. kilometroan, Txurrukak (Euskaltel Euskadi) eta Fedrigok (Telecom) atzean utzi zuten tropela eta 11 minutuko aldea izatera heldu ziren.
Aldea pixkanaka-pixkanaka jaitsi zen eta helmugara heltzeko kilometro bat falta zenean tropelak Txurrukaren eta Fedrigoren ihesaldiari amaiera eman zion.
Azkenean, Boonenentzat izan zen garaipena esprintean Zabelen eta Hunterren aurretik.
Albiko erlojuaren kontrakoa larunbatean jokatuko da, 54 kilometroko ibilbidearekin. Erlojupekoan laugarren mailako mendate bat egongo da. Faboritoek aukera izango dute, beraz, sailkapne nagusian posturik onenak lortzeko. Lehenengo hitzordu handia izango da Pirinioetako etapei aurre egin baino lehen. PROFILA
Euskadi Irratiko azken albistegia