2007/07/20
Danimarkako selekzioak Rabobankeko Michael Rasmussen txirrindularia taldetik at uztea erabaki du. UCIk Tourra aurretiko ezusteko dopin azterketa egin behar zion daniarrari, baina honek ez zuen bere entrenamenduen tokia eman nahi izan.
UCIren arabera, ez da Rasmussenek ezusteko dopin azterketak eragozten dituen lehen aldia. Orain arte, zigorra baino ez zuen jaso.
Selekziotik at dagoen arren, 12. etapan hartuko du parte.
Euskadi Irratiko azken albistegia