2007/07/19
Igor Anton Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak Frantziako Tourra utzi du 11. etapan, Marsella eta Montpellier artean korritutakoa (182 km).
Antonek 24 urte ditu eta 2006 Espainiako Vueltan Calar mendatean garaipena eskuratu zuen. Izan ere, proba frantziarrari amaiera eman dio 120. kilometroan.
Galdakaoko eskalatzaileak Euskaltelekin egin zuen debuta (2005) eta garaipenen artean, Montjuiceko igoera eta Romandiako Itzuliaren etapa bat irabazi zuen.
Euskadi Irratiko azken albistegia