2007/06/28
Kirol Sozietate Anonimo Bihurtze Kanpaina bukatzeko lau egun geratzen direnean mugimendu asko dago akzioak harpidetzean. Gaur, egunean zehar, hiru gipuzkoar enpresek San Sebastian Gipuzkoa Basketen akzioak harpidetu dituzte. Enpresa horiek izan dira GRUPO BOKADO, SAYMA CONSULTORES ETA 404 INGENIEROS.
Kirol Sozietate Anonimoa Bihurtze Kanpaina pasa den apirilak 16an hasi zen eta ekainak 30ean bukatuko da. Helburua 2.999.160 eurotako kapitala osatzea da. Guztira 49.986 akzio eskainiko dira eta akzio bakoitzaren balio nominala 60 eurotakoa da.
Apirilak 16tik akzioak harpidetzeko aukera irekia da. Beraz, edonork harpidetu ditzake akzioak. Enpresei dagokienez esan behar da 50 akzio edo gehiago harpidetzen dituztenek 500 eurotako beherapena izango dutela hurrengo bi urteetako publizitate tarifetan.