Futbola

EIBAR-RAYO VALLECANO (2-0)

Armaginek Bigarren Mailan jokatuko dute datorren denboraldian

2007/06/24

Mandiolaren mutilek partida serio jokatu zuten eta Ander Alañaren eta Eneko Romoren golei esker zilarrezko mailan jokatuko du berriz ere datorren denboraldian talde gipuzkoarrak.
Eibarko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia EiTB

argazkia handitu

Eibarko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia EiTB

Eibarrek Bigarren Mailan jokatuko du datorren denboraldian Ipuruan jokatutako bueltako partidan Rayo Vallecano 2 eta 0 mendean hartu eta gero.

Zaleek hasieratik babestu zuten taldea eta partidaren 4. minutuan Eibarrek gola lortzeko aurreneko aukera izan zuen Ander Alañak jaurtitako faltan.

Eibarrek Rayoren arean eroso jokatzen zuen eta 10. minutuan Eneko Romok gipuzkoarren aldeko penaltia eskatu zuen, baina epaileak ez zuen adierazi.

Iñigok aukera paregabe izan zuen 17. minutuan, baina Madrilgo taldearen atezainak baloia harrapatu zuen.

Alañak falta jaurtiketa bikaina egin zuen eta neurketaren aurreneko gola lortu zuen Eibarrentzat 25. minutuan. 28.an, Eneko Romok Eibar kanporaketan aurretik jartzen zuen bigarren gola lortu zuen.

Bigarren zatia hasi bezain pronto Rayok gola sartzeko aukera polita izan zuen, baina baloia kanpora joan zen gutxigatik.

Madrildarrek hobeto jokatu zuten bigarren zatian eta Mandiolaren mutilek gogor lan egin behar izan zuten Zigorren atea hutsean uzteko.

Azkenean, Eibarren geratu zen garaipena eta zaleek igoera ospatu zuten Ipuruan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta