logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:10:44
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bruesa Gipuzkoa

GIPUZKOA BASKET

Fajardok Murtziarekin fitxatu du; Sala, fitxaketa berria

2007/06/22

Pibotak ¡ACB Ligako Polaris World taldean jokatuko du hurrengo bi denboraldietan eta Salaren fitxaketarekin, Donostiako taldeak bi joko antolatzaile ditu Ricardo Urizen kontratua berritu ostean.
Diego Fajardo. Argazkia EFE

argazkia handitu

Diego Fajardo. Argazkia EFE

Murtziako Polaris World ACB Ligako taldeak jakinarazi du Diego Fajardo pibota fitxatu duela. Fajardok TAU Ceramica eta Bruesa Gipuzkoa Basket taldeetan jokatu du.

TAU Ceramica taldean hasi zen 2006/2007 denboraldia, Luis Scola ordezkatzeko (argentinarra lesionatu zen). Halere, Scola ostatu zenean ez zuen berriro jokatu, eta, beraz, Bruesarekin fitxatu zuen Davin Davis jokalaria ordezkatzeko.

Pedro Sala, fitxaketa berria

Bruesa Gipuzkoa Basketek jakinarazi du Pedro Sala LEB Ligako Palma Aqua Magica taldeko joko-antolatzailea fitxatu duela. Donostiako taldeak eta jokalariak akordioa egin dute urtebeteko kontratua sinatzeko, hots, 2007/08 denboraldira arte.

Salaren fitxaketarekin Illumbeko taldeak bi joko-antolatzaile ditu, iragan astean Ricardo Urizen kontratua berritu ostean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta