logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:38:11
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET

Txus Vidorreta, Bizkaiko entrenatzailerik onena

2007/06/20

Bilboko entrenatzaileak emaitza ezin hobea lortu du Lagun Arorekin; izan ere, historiako posturik onena erdietsi du sailkapeneko hamargarren postuan amaituta ACB Ligan.
Txus Vidorreta. Argazkia EFE

argazkia handitu

Txus Vidorreta. Argazkia EFE

Txus Vidorreta Lagun Aro Bilbao Basketeko teknikariak "denboraldiko entrenatzailearen" saria jasoko du Saskibaloiko Jaialdiaren III. edizioan, Bizkaiko Eskubaloi Federazioaren eskutik.

Bilboko entrenatzaileak emaitza ezin hobea lortu du Lagun Arorekin; izan ere, historiako posturik onena erdietsi du sailkapeneko hamargarren postuan amaituta ACB Ligan. Gainera, Bilboko taldeak ACBn jarraituko du hirugarren urtez jarraian.

Saskibaloiko Jaialdian, Vidorretaz gain, Kiko de la Maza ACBko epailea, Santurtziko kluba, Nerea Moreno eta Sergio Alonso jokalariak eta Deia egunkaria izango dira saridunak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta