2007/06/18
Euskadiko selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko du hilaren 20an ,19:00etan Venezuelako orduan (Euskal Herrian hilaren 21ean, goizaldeko 01:00etan).
Jose Angel Iribar eta Miguel Etxarri euskal hautatzaileek emandako deialdian Athletic Clbeko hamar jokalari daude: Aritz Aduriz, Joseba Etxeberria, Igor Gabilondo, Andoni Iraola, Josu Sarriegi, Fran Yeste, Unai Alba, Fernando Llorente, Fernando Amorebieta eta Ander Murillo, baina ezken honek eta Basaurikoak ez dute azkenean jokatuko denboraldiak eragindako nekearen ondorioz.
Realari dagokionez, honako jokalari hauek izango dira: Mikel Aranburu, Gaizka Garitano, Javi Garrido, Mikel Labaka, Mikel González y Mikel Alonso.
Gorka Iraizoz (Espanyol), Aitor Tornavaca (Recreativo), Iñaki Muñoz (Osasuna) eta Asier del Horno (Valencia) futbolariek deialdia osatu dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia