
2007/06/17
Realak ezin izan zuen miraria lortu eta Bigarren Mailara jaitsi zen, lau hamarkada Lehen Mailan izan ostean. Donostiarrek Valentziaren aurka berdinketa jaso bazuten ere Mestalla futbol-zelaian, azkenean, ezin izan zion mailari eutsi.
Miguel Angel Lotinak zuzentzen duen taldeak partida berdindu zuen azken minutuetan (Moretik bere atean egindako golari esker), baina ez zen nahikoa izan Lehen mailarekin amesteko.
Valentziak oso nekatuta jokatu zuen, egungo denboraldian egindako lan handiaren ondorioz. Valentziakoek gol abagune ugari alferrik galdu zituzten. Realak ere gol egiteko aukera paregabeak izan zituen, eta, beraz, azkenean, partida hiruna berdindu zuten bi taldeek.
Reala bizirik egon zen, Lehen Mailari eusteko aukerarekin, baina azkenean, beste futbol-zelaietan emaitzak ez ziren onak izan. Betisek irabazi zuen Santanderren eta Celtak gauza bera egin zuen Getaferen aurka. Hortaz, Celta, Reala eta Nastic jaitsi dira Bigarren Mailara.
HAMAIKAKOAK:
3 - Valentzia: Butelle, Corcoles, Albiol, Moretti, Curro Torres, Jorge Lopez (Nacho Insa, 84'), Baraja, Albelda (Pallard, 60'), Gavilan (Regueiro, 73'), Silva eta Villa.
3 - Reala: Riesgo, Gerardo, Ansotegi, Victor Lopez, Lpez Rekarte (Alvaro Novo, 67'), Estrada, Juanito (Alonso, 67'), Garitano, Savio, Diaz de Cerio, Kovacevic (Herrera, 77').
Golak:
0-1: Garitano, 2'
1-1: Villa, 5'
2-1: Victor Lopez, bere atean, 19'
2-2: Diaz de Cerio, 35'
3-2: Estrada, bere atean 82'
3-3: Moretti, bere atean, 92'
Eman zure iritzia gai honi buruz. Idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak. Hau guztia Real-aren blogean.