logo de eitb24
2008ko irailak 07 | 13:32:18
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bruesa Gipuzkoa

GIPUZKOA BASKET

Nacho Ordinek Leche Rio Breoganekin fitxatu du

2007/06/15

Gipuzkoako taldeak ezin izan dio mailari eutsi, eta, beraz, jokalariak talde galiziarrarekin akordioa egin du.

Nacho Ordin joko-antolatzaileak Leche Rio Breogan taldean jokatuko du hurrengo denboraldian, Bruesa Gipuzkoa Basketek jakinarazi duenez.

Ordinek iragan udan sinatu zuen bi urterako kontratua talde donostiarrarekin ACB Ligan. Hala ere, Gipuzkoako taldeak ezin izan dio mailari eutsi, eta, beraz, jokalariak talde galiziarrarekin akordioa egin du.

Joko-antolatzailea Monzonen jaioa da eta 29 urte dauzka. CAI Aragon taldearekin negoziaketan egon da, baina, azkenean, Rio Breoganekin fitxatu du.

Nacho Ordinek kirol-ibilbide aipagarria izan du eta ezin hobeto ezagutzen du ACB Liga (Leon Caja España, CB Granada eta Gipuzkoa Basket). ""Bere ezaugarriek eta gure taldearen filosofiak bat egin dute", Rio Breoganeko agintariek adierazi dutenez.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta