Futbola

VENEZUELA-EUSKADI

Euskal taldeak goizaldean jokatuko du Venezuelaren aurka

2007/06/14

Iribarrek eta Etxarrik zuzentzen duten taldeak hilaren 20an jokatuko du Venezuelaren aurka (19:00etan Venezuelako orduan; Euskal Herrian hilaren 21ean, goizaldeko 01:00etan).
Euskadiko selekzioa. Argazkia EFE

argazkia handitu

Euskadiko selekzioa. Argazkia EFE

Euskadiko selekzioa prest dago Venezuelan jokatu behar duen partidari aurre egiteko. Izan ere, ostegun honetan deialdiaren berri eman dute eta 20 jokalarik osatzen dute, hilaren 20an San Cristobalgo Pueblo Nuevo futbol-zelaian jokatzeko Venezuelaren aurka.

Jose Angel Iribar eta Miguel Etxarri euskal hautatzaileek emandako deialdian Athletic Clbeko hamar jokalari daude: Aritz Aduriz, Joseba Etxeberria, Igor Gabilondo, Andoni Iraola, Josu Sarriegi, Fran Yeste, Unai Alba, Fernando Llorente, Fernando Amorebieta eta Ander Murillo.

Realari dagokionez, honako jokalari hauek izango dira: Mikel Aranburu, Gaizka Garitano, Javi Garrido, Mikel Labaka, Mikel González y Mikel Alonso.

Gorka Iraizoz (Espanyol), Aitor Tornavaca (Recreativo), Iñaki Muñoz (Osasuna) eta Asier del Horno (Valencia) futbolariek deialdia osatu dute.

Euskadiko selekzioak astelehenean egingo du Venezuelarako bidaia Loiuko aireportutik (6:30) eta itzulia hilaren 23an izango da. Venezuelaren aurkako partida hilaren 20an jokatuko da, 19:00etan Venezuelako orduan (Euskal Herrian hilaren 21ean, goizaldeko 01:00etan).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta