2007/06/12
Fred Weisek eta Bilbao Basketek akordioa egin dute pibotaren kontratua bi urterako luzatzeko. Beraz, frantziarrak Kasillako taldean jokatuko du 2009-2010 denboraldia arte (Weisi beste urte falta zitzaion aurreko kontratua amaitzeko).
Weisek 30 urte beteko ditu hamar egun barru eta 2004-2005 denboraldian Bilboko taldearekin fitxaketa egin zuen Malagako Unicaja taldean zegoenean. Ordutik, Bilbao Basketek 102 partida jokatu ditu ACB LIgan eta Weisek 101 neurketetan hartu du parte.