2007/06/06
Rafa Pueyo Bilbao Basketen bigarren entrenatzaileak Mundo Deportivon adierazi du aurten ez direla fitxaketa berriak egiteko hainbeste bideo ikusten ari: "Lucas Reckerrenarekin nahikoa da, baina udan zehar zer gertatuko dena ikusteke dago oraindik".
Jokalarien bideoak ikustea da Pueyoren ardura eta taldearen filosofiarekin bat datozen edo ez aztertzea. "Egia da lehen estatistika gehiago aztertzen zela, bideoa batzuk ikusi eta listo. Orain bideo horiek goitik behera aztertzen ditugu eta ez bakarrik ondo saskiratzen duen ikusteko, jarrera aztertzea oso garrantzitsua da ere", esan du Pueyok.
"Bideo gutxiago ikusten ari gara. Nahi duguna argi daukagu, ACB Ligan esperientzia duen jokalaria. Ideiak oso argi ditugu", adierazi du Pueyok.