2007/06/06
Bruesa GBCk jakinarazi duen bezala Isaac Lopez fitxatu dute.
Lopezek Alerta Kantabrian jokatu zuen pasa den denboraldian. Klubak eta Lasok urtebeterako kontratua sinatu dute .
2003-2005 denboraldian, Huelva taldean zela, Estatuko saskiratzailerik onena izan zen LEB mailan 593 punturekin ligan eta 87rekin igotzeko play offetan. 1978ko abuztuaren 25ean jaio zen Granadan, 195 zentimetroko altuera du eta 6 denboraldi eman ditu LEB mailan hainbat taldeetan.
Beste alde batetik, Bruesa GBCk jakinarazi du Esteban Martinezek sinatu duela beste urtebete Bruesa GBC taldearekin. Hau izango da Estebanen laugarren denboraldia.