2007/06/01
Gipuzkoako hiru enpresek Bruesa Gipuzkoa Basketen akzioak harpidetu dituzte. Enpresa horiek Inalpe, Aluminios Donosti eta Electricidad Zuaznabar dira.
Kirol Sozietate Anonimoa Bihurtze Kanpaina apirilaren 16an hasi zen eta ekainaren 30ean bukatuko da. Helburua 2.999.160 eurotako kapitala osatzea da.
Guztira 49.986 akzio eskainiko dira eta akzio bakoitzaren balio nominala 60 eurotakoa izango da.