logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:10:19
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

NASTIC-REALA (1-3)

Donostiarrek arnasa hartu dute Tarragonan

2007/05/13

Lotinaren gizonek garaipena oso garrantzitsua erdietsi dute eta lau puntura daukate Lehen Mailari eustea. Iruzkina egin edo zure artikulua idatz ezazu eitb24ko Real-aren blogean.
Realeko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia EFE

argazkia handitu

Realeko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia EFE

Realak arnasa hartu du Tarragonako Nasticen aurka garaipena lortu ostean, Lehen Mailari eusteko lehian oraindik pentsatzeko. Izan ere, Donostiako taldeak lau puntura du mailari eustea eta Nastic sailkapeneko azken tokian dago.

Lotinak zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da partida osoan zehar, nahiz eta hasierako minutuetan Tarragonakoek arriskua sortu zuten. Hortik aurrera, txuri-urdinek hobeto jokatu zuten eta agerian egon zen donostiarrek ez dutela amore emango mailari eusteko.

Gaizka Garitanok (bosgarren txartel horia ikusi zuen eta ezin izango du hurrengo partidan Celtaren aurka jokatu) txuri-urdinen lehen gola egin zuen 11. minutuan. Savio brasildarrak bigarrena egin zuen Realaren abantaila handitzeko. baina, atsedenaldia baino lehen, Portillok gol ikusgarria egin zuen abantaila murrizteko markagailuan.

Hala ere, Ansotegik lasaitasunaren gola erdietsi zuen Lotinaren gizonen hirugarren gola eginda 71. minutuan.

- Fitxa teknikoa:

1. Gimnastic: Ruben Perez, Calvo, Navas, Matellan, Marco, Chabaud, Morales (Grahn, 56'), Campano (Cuellar, 68'), Pinilla (Merino, 26'), Ruben Castro eta Portillo.

3. Reala: Bravo, Rekarte, Juanito, Victor Lopez, Estrada, Garitano, Aranburu (Xabi Prieto, 55'), Ansotegi, Savio, Kovacevic (Alonso, 85') eta Herrera (Diaz de Cerio, 80').

Golak:

0-1: Garitano, 11'
0-2: Savio, 23'
1-2: Portillo, 30'
1-3: Ansotegi, 71'

Eman zure iritzia gai honi buruz. Idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak. Hau guztia Real-aren blogean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta