Gizartea

HERRI URRATS

'Elkartasunaren lakuak' gainezka egin du Senperen

2007/05/14

Bildutako dirua uholdeen kaltedunentzat, Kanboko ikastetxearentzat eta Baionako lizeoarentzat izango da. Eguraldi onak eta bertaratutako jendetzak orain zortzi eguneko gertaera larriak ahazten lagundu du.
Euskaltzaleak Senpereko aintziraren inguruan bildu dira. Argazkia ETB

argazkia handitu

Euskaltzaleak Senpereko aintziraren inguruan bildu dira. Argazkia ETB

Erlazionatutako albisteak

Erlazionatutako galeriak

Senpereko lakuak milaka lagunen elkartasuna jaso zuen atzo, igandea, Herri Urratsen XXIV. edizioan. Jendeak ez zuen kale egin eta orain bederatzi egun izandako uholdeek utzitako kalteak ahazten lagundu zien antolatzaileei.

Atzo bildutako diruarekin Sehaskak Bernat Etxepare Baionako lizeoa handitzeko lanak ordaindu, Kanboko (Lapurdi) Xalbador ikastetxea berritu eta lehen hezkuntzako zentro berriak eraiki ahal izango dituzte.

Sehaskan, baina, ezbeharrak gainditzera ohituta daude, bai ezarritakoak baita zoritxarrez gertatutakoak ere. Hori izan baitzen elkarteak bere ibilbide guztian zehar aurre egin behar izan zuen erronka nagusia.

Eszeptizismoz hartutako eskaintza

Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko (EPP) presidenteak eskaintza luzatu zion ikastolen elkarteari, behar dituen baliabideak emango lizkiokeen hitzarmena sinatzeko. Aipatu hitzarmena lortzeko, EPPrekin eta Frantziako Hezkuntza agintariekin bildu beharko da Sehaska.

Prozesu hori eszeptizismoz hartu zuten Iparraldeko ikastolen elkartean, Frantziako Estatuan euskara ofiziala ez denez, harremanak konplexuak izaten direlako beti Hezkuntza Ministerioarekin.

Ospakizuna bukatuta, Herri Urratseko antolatzaileek garbiketa lanei ekin zieten. Ohi bezala dozenaka pertsonek lakua garbi utziko dute berriz pare bat egunetan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta