Gizartea

EGURALDIA

Beroa eta egun goxoa

2007/05/13

Termometroek 27 gradu erakuts ditzakete eta eguna goxoa izango da, oro har. Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

Bi gazte Zurriola hondartzari begira, Donostian

argazkia handitu

Bi gazte Zurriola hondartzari begira, Donostian

Tenperatura goxoekin esnatu da igandea, eta egun osoa horrela jarraituko duela dirudi, eguraldiaren iragarpenaren arabera.

Termometroek 27 gradu erakutsiko dituzte zenbait tokitan. Albiste ona, adibidez, Senpereko Herri Urratsera hurbildu asmo dutenentzat. Hodei gutxi eta eguraldi ona topatuko dituzte hara bertaratuko direnek.

Oro har, bero egingo du eguneko lehen partean. Hegoaldeko haizeak bete-betean joko du, zerua garbi egongo da eta giro sargoria nagusituko da.

Bigarren partean, aldiz, hodeiak ugaritu egingo dira eta haizeak mendebaldera egingo du. Arratsalde-gau partean, euria egin dezake, lurraldeko mendebaldean batik bat, eta giroa freskatzen hasiko da.

Astelehena

Bihar, tenperaturak jaitsi egingo dira, eta termometroak 20 ºC azpitik geratuko dira.

Aurreko egunetan baino hodei gehiago izango dira eta haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hotz sentsazioa areagotuta.

Asteartea

Asteartean ere antzera jarraituko dugu. Giroak fresko izaten jarraituko du eta euria egin dezake toki batzuetan, batez ere goizean eta Euskal Herriko ekialdean. Halere, Bizkaian, Araban eta Nafarroan ez da euria egiteko posibilitate handirik eta eguerdi partean ostarte zabalak izango dira.

Gainerako egunak

Asteartetik aurrera eguraldia egonkortu egingo da, eta ostiralean tenperaturek gora egingo dute.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta