Gizartea

DENBORALEA

Nafarroa eta Lapurdi onera etortzen ari dira, ekaitzak eten ez badira ere

2007/05/05

Badaezpadako alerta ezarri dute eta ekaitz gehiago izango dira, baina ez dute atzokoek beste indar izango. Orain, garbitze lanek dute lehentasuna. Sarako eta Zugarramurdiko leizeak itxi egin behar izan dituzte.
Arraioz (Nafarroa). Argazkia EFE.

argazkia handitu

Arraioz (Nafarroa). Argazkia EFE.

Erlazionatutako galeriak

Egoera baretzen ari da Nafarroan eta Lapurdin, atzoko euriteek sendi bereko hiru lagun hil eta hainbat herritan kalte material larriak eragin eta gero. Orain, garbitze lanek dute lehentasuna.

Hiru hildakoen aldeko hileta-elizkizunak astelehen arratsaldean egingo dituzte, Baionako San Andres elizan.

Badaezpadako alerta egoera piztuta badago ere, egoerak ez du txarrera egingo. Ekaitzak izango dira, baina ez dute atzokoek beste indarrik izango, eguraldiaren iragarpenaren arabera.

Lapurdin

Azkainen eta Senperen kalte larriak izan dira: 100 etxebizitzak baino gehiagok eta denda ugarik jasan dituzte ondorioak, batik bat.

Azken herri horretan, gainera, lakuak eta bi ibai nagusiek gainez egin dute. Denda bakarra dago irekita eta ikastetxeak gutxienez aste osoa itxita izango dira.

Nafarroa

Arraiotzen eta Elizondon hainbat kale lokatzez eta zaborrez beteta daude. Gainera, urak hainbat ibilgailu eraman ditu.

Uholdeek etxe, denda eta errepide askori kalte egin diete. Gaur, halere, sare nagusiko errepide guztiak irekita daude. Ez, ordea, baserrietara heltzeko bide batzuk.

Zugarramurdin, Saran (Lapurdi) bezala, leizeak itxi behar izan dituzte. Uholdeek kalte handiak egin dituzte horietan.

Gipuzkoa

Gipuzkoan alerta egoera ezarri dute, 07:00etan, itsasgorarekin batera, ibaiek gainez egingo zuten beldur baitziren. Edonola ere, azkenean ez da arazorik jazo.

Denboraleak eragindako kalteen inguruko argazkirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu zuKZri erremintara.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta