2007/05/05
Maiatza hasi denetik ez dugu eguzkirik ikusi Euskal Herrian eta iragarpenen arabera, gutxienez, bihar arratsaldera arte eguraldiak ez du hobera egingo.
Gaur, zeru estaliekin hasi dugu eguna eta euria egiten ari da leku gehienetan. Kazkabarra ere bota du kostaldean eta arratsalderako ekaitz arriskua ere badago.
Tenperaturek nahiko baxuak izaten jarraituko dute.
Igandea
Bihar ere antzeko eguraldia izango dugu eta goizetik euria izango da nagusi. Halere, badirudi, egunak aurrera egin ahala, hodeiak gutxituko direla eta iluntze aldera zeruak hodei bakan batzuekin geratuko dira, batez ere barnealdean.
Tenperatura minimoak bere horretan mantenduko dira, maximoek, ordea, gora egingo dute zertxobait.
Astelehena
Astelehenean eguzkia ikusiko dugu Euskal Herri osoan eta zeruak guztiz garbi egongo ez diren arren, ez da aurreko egunetan adina laino egongo.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, meteorologiaren inguruko albiste guztiak dituen bloga, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Euskadi Irratiko azken albistegia