Gizartea

UHOLDEAK IPAR EUSKAL HERRIAN

Hiru lagun hil dira Baionan gasa arnastuta

2007/05/04

Euri-jasen ondorioz, etxebizitza batean, gasa pilatzeko deposituan, gas-ihesa izan da, eta, ondorioz, hiru lagun hil dira eta haur bat larri zaurituta eraman dute ospitalera. Zauritutako umea arriskutik kanpo dago.
Osasun-langileak ezbeharra gertatutako etxe kanpoan. Argazkia EFE

argazkia handitu

Osasun-langileak ezbeharra gertatutako etxe kanpoan. Argazkia EFE

Azken egunotan bota duen euriaren ondorioz, hainbat ibaik gainezka egin dute Ipar Euskal Herrian, Lapurdin, eta egoera kezkagarria da oso. Gutxienez, pertsona bat desagertuta egon daiteke. Eguraldiarekin lotutako gertakaririk tragikoena Baionan jazo da: azken orduetan botatako euriaren ondorioz, Lapurdiko hiriburuko etxebizitza batean, gasa pilatzeko depositua dagoen lur-eremuak eman egin du eta gas-ihesa izan da. Ondorioz, etxebizitza horretan zeuden hiru lagun hil dira gasak kutsatuta eta haur bat larri eraman dute ospitalera. Baionako alkateak jakinarazi duenez, umea arriskutik kanpo dago dagoeneko.

Ezbeharra gertatu denetik itxita egon da gunea baina 13:00etarako zabaldu dute. Dena dela, suhiltzaileak bertan dira oraindik, ingurua garbitzen, etxebizitzaren hondakinak eta lurrera jausitako arbola ugari baitaude.

Urak Senpereko karrikak hartu ditu goizean goiz eta hainbat bizilagunen etxeetan ere sartu da. Senpereko lakuak gainezka egin du, eta Euskadi Irratiko berriemaileak adierazi duenez, 09:00ak aldera urak 60 zentimetro hartuak zituen zenbait kaletan.

Baionako tragedia ahaztu barik, egoerarik okerrenaSenperen, Azkainen, Kanbon eta Uztaritzen dago. Errobi ibaiak gainezka egin du eta inguruko herrietan arazo ugari daude.

Senperen eta Azkainen ura etxeetako sotoetan sartu da eta bizilagunek teilatuetan hartu dute babesa. Suhiltzaileak eta helikopteroak bertan izan dira, jendea laguntzen, Senpereko alkateordeak Euskadi Irratiari esandakoaren arabera. Senpere eta Sara lotzen duen errepidea itxita zegoen 11:00etan, baita, Biarritz eta Azkainera doana ere.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta