2007/05/03
Rafa Larreina EAko antolakuntza idazkariak gaur salatu du Estatuko Fiskaltza Nagusiak Amezketako (Gipuzkoa) Kimu Berri Taldea hautes elkarte "independentea" inpugnatu duela, zerrendan doazen hamar lagunek "Alderdien Legeak ezartzen duena zehatz-mehatz eta zorrozki betetzen eta indarkeria modu esplizituan arbuiatzen duten arren".
EAko buruzagiak ziurtatu duenez, zerrendaren baliogabetzea eskatzeko argudioa hamar kideetatik bostek legez kanpo utzitako alderdiekin lotura dutela litzateke, eta hori "faltsua" da haren ustez.
Kimu Berri Taldeko bi kidek orain dela lau urte baliogabetutako Ametza plataforman parte hartu zuten, Amezketan ere. Beste bi, berriz, EHko hautagaiak izan ziren "independente" bezala.
Independentzia
Kimu Berria Taldea plataformako hiru kide Earen aldekoak dira Larreinak onartu duenez, baina hautes elkartea "independentea" dela eta alderdi sozialdemokrata ez dagoela bere atzean azpimarratu du.
Euskadi Irratiko azken albistegia