Politika

ZERRENDA ABERTZALEEN INPUGNAZIOA

Ezker abertzalearen eta PSOEren arteko akordioa dagoela uste du Urkulluk

2007/05/03

EAJko EBBko bozeramaileak esan du "proiektuei, ideiei eta egitasmoei buruz hitz egitea" zaila dela "ezker abertzalearen zerrenden ilegalizazioa benetako eztabaida saihesteko erabiltzen denean".

EAJko EBBko eledun Iņigo Urkulluk esan du ezker abertzalearen eta PSOEren artean akordio bat dagoenaren susmoa duela, alde biak ahalik eta gutxien ahultzeko. Gainera, espero du PSOEk hauteskunde-prozesua ez gidatzea "esku batean kalkulagailua eta bestean D'Hont Legearen aplikazioa" edukita.

Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetara begira EAJren programa aurkezteko eman duen prentsaurrekoan adierazi duenez, bizi dugun garaian "zaila da proiektuez, ideiez eta egitasmoez hitz egitea", ezker abertzalearen zerrendak legez kanpo uzten diren edo ez denon ahotan egonik, gizartearen arazoei buruzko benetako eztabaida baztertzen delako.

Hilabete bat baino gutxiago falta da hauteskundeetarako eta, beste behin ere, proiektuen, ideien eta egitasmoen aurkezpena baldintzatzen ari da. Badirudi, mediatikoki eztabaida baztertu nahi dela eta herritarrei eguneroko bizitzan benetan eragiten dizkieten gaiei buruzko planteamenduen ezagutza baldintzatu nahi zaiela.

Azken urteotan Europako historian emandako legerik arbitrarioenak

"Historia beste leku batetik joatea nahi dute zenbait alderdik, baita udal eta foru hauteskunde hauetan ere. Hau guztia euskal gizartea Mendebaldeko Europako azken urteotako historian onartutako legerik arbitrarioenen ondorioak jasaten ari delako", azaldu du.

Horrela hitz egin du Urkulluk Alderdien Legeari buruz, "bilatzen omen dituen helburuak lortzeko erabat alferrikakoa den Legea, Lege-tranpa PSOErentzat, Legeak eta iraganean PPrekin partekatutako estrategiak harrapatuta".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta