Politika

11.000 HAUTAGAI SUSMOPEAN

Azkarate:"Inpugnazioak PPk eta PSEk egindako kalkuluak dira"

2007/05/02

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, Batasunak hauteskundeetan izan behar du, "inolako oztoporik gabe". Azkarraga iritzi berekoa da, eta PSE ere iker lezaketela adierazi du.
Miren Azkarate. Argazkia EFE

argazkia handitu

Miren Azkarate. Argazkia EFE

Batasunarekin ustez lotura izateagatik ezker abertzaleko hautagaitzak baliorik gabe uztea PPren eta PSOEren "hauteskunde kalkulua" dela uste du Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak. Iritzi berekoa da Joseba Azkarraga Justizia sailburua. Barne Ministerioak 11.000 hautagai ikertzerakoan "Zuzenbide Estatuaren mugak" gainditu dituela adierazi du.

Gobernu Bileraren ondoren eskaini duen prentsaurrekoan, Azkaratek Abertzale Sozialistak eta ANV alderdien inguruan sortu den egoera kritikatu du, eta Aukera Guztiak legez kanpo utzi ondoren EHAKri hauteskundeetara aurkezten zergatik utzi zioten galdetu du.

Gasteizko gobernuko bozeramaileak azpimarratu duenez, "Batasunak hauteskundeetan egon beharko luke, inongo oztoporik gabe. Herritarrak gero eta nazkatuago daude hauteskunde aurreko zeremonia honekin".

Azkarraga: "PSE ere iker lezateke"

oseba Azkarragak ohartarazi duenez, PSE ere iker lezakete, "ETA politiko militarreko kide ohiak egon daitezkeelako bertan".

Aukera politiko bateko kideek ETA erakunde armatuarekin harremana izateagatik kondenatuta ez daudenean, aukera politiko hori ETA dela esaten duen fiskal baten profesionaltasuna ezbaian jarri du Justizia sailburuak.

ASBko zein ANVko zerrendekin hartzen duten erabakia hartzen dutela, galtzailea "ez da Batasuna ez ezker abertzalea izango, demokrazia baino".

Batasunari botoa inoiz emango ez diola esan ondoren, aukera politiko horrek hauteskundeetara aurkezteko duen aukera defendituko duela nabarmendu du.

"Justizia sailburu moduan, aurkezten diren hauteskunde zerrenda guztiak hauteskundeetan izatea espero dut, bestela askatasunen sistema eta Zuzenbide Estatua lerma daitezkeelako", esan du.

10.000 lagun ikertzea "onartezina" dela uste du Azkarragak: "Muga guztiak gainditzen ari dira. Zuzenbide Estatu batean ezin daiteke onartu poliziak milaka lagun ikertzea, garbi edo zikin dauden jakiteko.

Horren guztiaren oinarrian Alderdien Legea dagoela nabarmendu du Justizia sailburuak, eta lege hori irmo ezarriz gero, PSOE ere iker lezaketela azaldu du. "PSOEko kide batzuk ETA Politiko Militarrean parte hartzeagatik alderdi sozialistako zerrendak kutsatuta ote daude?", galdetu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta