Politika

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Conde-Pumpidok azalpenak emango ditu gaur zerrenden inpugnazioez

2007/05/02

Estatuko Abokatutzak astelehenean iragarri zuen Abertzale Sozialisten zerrenda guztiak eta ANV-EAEren 90 eta 125 artean inpugnatuko dituela. Espainiako Segurtasun Indarrek 10.000 hautagai baino gehiago ikertu dituzte.

Candido Conde-Pumpido Espainiako Estatuko fiskal nagusiak gaur emango ditu Abertzale Sozialistak izenaren pean datozen hauteskundeetara aurkeztu diren zerrenda guztien ilegalizazio eskaeraren inguruko xehetasun guztiak.

Ministerio publikoak hilaren 3an aurkeztuko ditu inpugnazioak Auzitegi Gorenaren aurrean.

Egun horretan bertan aurkeztuko dituzte Auzitegi beraren aurrean ANV-EAEren ustezko zerrenda "iruzurgileen" kontrako inpugnazio eskaerak, eta gero emango dute edukiaren berri.

Poliziak eta Guardia Zibilak atzo eman zioten Fiskaltzari eta Estatuko Abokatutzari 11.702 hautagai aztertu ondoren egin duten txostena. Hautagai horiek EAEn eta Nafarroan aurkeztu diren 1.162 zerrendatan ageri dira.

Erreakzio politikoak

Sozialistek diote hauteskundeetan parte hartzen dutenek Legea bete dutelako hartuko dutela parte, baina PPrentzat hori esatea ez da nahikoa eta ANV osoa legez kanpo uzteko eskatu dute berriz ere.

Zapateroren gobernuak ezker abertzalea hauteskundeetatik kanpo utzi nahi duela salatu du, berriz, Patxi Urrutia mahaikideak eta Eusko Alkartasunak antzerkia baino ez dela esan du.

Ezker Batuaren iritziz, "antzua" da eztabaida hori, eta zuzenean gai horri erreferentziarik egin gabe, Josu Jon Imazek, EAJren izenean, bakea eskatu du, indarkeriarik gabeko bakea.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta