Mundua

KRONOLOGIA

AEBetako unibertsitateetan izandako sarraskiak

2008/02/08

2007ko apirilaren 16an AEBetako hezkuntza zentro batean inoiz izan den sarraskirik odoltsuena jazo zen: ikasle batek 33 pertsona hil zituen Virginiako unibertsitatean.

- 2008ko apirilaren 8a: Emakume batek bi ikasle hil ditu Luisianako unibertsitatean.

- 2007ko apirilaren 16a: Gizon batek gutxienez 33 lagun hil ditu Virginiako unibertsitate batean.

- 2006ko irailaren 2a: 49 urteko gizon batek bi seme hil zituen eta gero bere buruaz beste egin zuen Mendebaldeko Virginiako unibertsitate batean.

- 2003ko maiatzaren 9a: Militarrez jantzita zegoen gizon batek Ohioko Case Western Reserve unibertsitateren kontra tiro egin zuen, eta pertsona bat hil zen ondorioz.

- 2002ko urriaren 28a: Golkoko gudan izandako militar ohi batek irakasle bat hil zuen Arizonako unibertsitate batean. Handik eta minutu batzuetara, ikasgela batean sartu eta beste bi irakasle hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen.

- 2002ko urtarrilaren 16a: Graduondokoa egiten ari zen eta berriki Grundyko (Virginia) unibertsitatetik egotzi zuten 42 urteko ikasle bat campusera itzuli eta dekanoa, irakasle bat eta ikasle bat hil zituen, klasekide ohiek geldiarazi zuten arte.

- 2000ko abuztuaren 28a: Arkansasko unibertsitatean graduondokoa egiten ari zen 36 urteko ikasle bat eta haren lana zuzentzen zuen ingeles irakaslea hil ziren. Antza denez, ikasleak irakaslea hil eta gero bere buruaz beste egin zuen.

- 1996ko abuztuaren 15a: Ingeniaritza ikasten ari zen 36 urteko gizon batek hiru irakasle hil zituen San Diegoko unibertsitatean.

- 1991ko azaroaren 1a: 28 urteko ikasle bat tiroka hasi zen Iowako unibertsitatean, ikasgai batean ohorezko matrikula lortu ez zuelako. Bost pertsona hil ziren eta bi zauritu. Ikasleak bere buruaz beste egin zuen ondoren.

- 1970eko maiatzaren 4a: Lau ikasle hil ziren eta bederatzi zauritu Ohioko Kent State unibertsitatean, Guardia Nazionalak gerraren kontrako manifestazio bat desegitean.

- 1966ko abuztuaren 1a: Charles Whitman Texasko Austin unibertsitateko dorre batera igo zen, eta handik tiroka hasi zen. Sarraskiak 96 minutu iraun zuen eta 16 pertsona hil ziren ondorioz.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta