Gizartea

25. URTEURRENA

2.000 lagunek eman diote ongietorria EiTBren Bilboko egoitzari

2007/04/04

Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Andoni Ortuzar EiTB ko zuzendari nagusiak parte hartu dute. 25. urteurrena ospatzeko EiTBk webgune berezia estreinatu du.
Ibarretxe, Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao. Argazkia EFE

argazkia handitu

Ibarretxe, Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao. Argazkia EFE

Euskal Irrati Telebistaren Bilboko egoitza berriak ateak zabaldu zituen atzo, 25. urtemuga ospatuz. Aurkezpena jai handi eta jendetsua izan zen, 2.000 lagun inguru bildu baitziren.

Ekitaldi horretan, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Miren Azkarate Kultura sailburuak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak hartu zuten parte.

Ainhoa Arteta sopranoa bertan izatekoa zen, baina gaixotu eta bertan behera utzi behar izan zuen bere ekitaldia. Dena dela, Kepa Junkera eta Oreka TXen saioak, eta animazioa, musika, dantza nahiz sorpresa ugari izan ziren.

Joseina Etxeberriak eta beste hainbat DJ eta musika animatzailek giro bikaina jarri zuten. Joseinarekin batera, Darren, Sandra Love, Gaby eta David aritu ziren musika ekitaldi harrigarriak eskaintzen. Halaber, Popping breakdance erako dantzaz eta Beat Box soinu ikuskizunaz ere gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Ekitaldian arlo ezberdinetako euskal ordezkaritza zabala bildu zen. Jaurlaritzatik, Eusko Legebiltzarretik, foru aldundietatik eta, orohar, erakunde nagusietako eta politikagintzako jende ugari joan zen bertara. Horrez gain, ekonomia, artea, hedabideak, ikus-entzunezkoak, kirola eta beste hainbat esparrutako jendeak ere parte hartu nahi izan zuen jaian. 25 urte hauetan EiTBrekin zerikusia izan duten asko eta asko ere izan zen Bilboko egoitzan une berezi hori bizitzen.

Estatuko egoitzarik handiena

Bilboko egoitza eraskustazoka zaharrean egongo da eta egun EiTBn irrati, telebista eta Interneten lanean ari diren 600 lagun hartuko ditu. Egoitzak 31.000 m2ko azalera du. Hau da, gaur egun, EiTBk Bizkaiko egoitzetan (Iurreta, Bilbao eta Zamudio) duenaren bikoitza baino gehiago. Inbertsioari dagokiola, lan zibilaren inbertsioa 24 milioi eurokoa izan da, eta telebista eta irrati ekipamnduetan 19 milioi euro inbertitu dira.

Egoitzaren gune nagusia erredakzioa da. 3000 m2 ditu eta 9 metroko altuera; Euskadiko erredakziorik handiena da. Hiru telebista plato ditu egoitzak albistegi saioetarako. Horietatik bik 275 m2 dituzte eta hirugarrenak 350 m2.

Radio Euskadik erabiliko dituen irrati estudioek 400 m2 izango dituzte orotara. Miramonen egoitza nagusia duten Euskadi Irraitiak eta Egazteak ere leku nabarmena hartuko dute, Bilbotik berri eman, saioak egin eta gonbidatuak hartzeko.

Halaber, beste gune esanguratsu bat ere izango da eraikinean: ekitaldiak egiteko eta hainbat erabilera izango dituen 700 m2ko gunea. Jantokiak 500 m2 hartuko ditu; batek ateak zabalik izango ditu kanpoko jendearentzat eta bestea, berriz, erreserbatua izango da langileentzat.

Beste datu deigarri batzuk ere atera daitezke egoitzaren lan erraldoitik. Esate baterako, jarritako telebista seinalerako kableak 600 kilometro hartzen ditu eta egoitzan 450 telebista pantaila izango dira.

Artxibo digitalak ikus entzunezko 46.000 ordu hartzen ditu edukitan, zehaztasun handian. Edukiak elkarbanatzeko 1.300 informatika sare konexio jarriko dira. Leku aldatzea urratsez urrats egingo da. Radio Euskadikoak izango dira bertan kokatuko diren lehenak. Ondoren, EiTBko zerbitzu eta administrazioko jendea aldatuko da eta, azkenik, Iurretako albistegietakoak joango dira Bilbora, kurtso berria hasterako.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta