Ekonomia

LAN-GATAZKA

Renfeko hainbat zerbitzutan Aste Santurako deitutako greba, bertan behera

2007/03/30

Sindikatuek akordioa lortu dute enpresarekin eta azpikontratatutako beharginen soldatak hobetuko dituzte. Gaur eta apirilaren 1ean, 4an, 5ean eta 8an egin behar zituzten lanuzteak.
Tren geltoki bat

argazkia handitu

Tren geltoki bat

UGT eta CCOO sindikatuek greba deitua zuten Renferen AVE eta Ibilbide Luzeko lineetako hainbat zerbitzutan, zehazki, txartelen salmentan eta bezeroarekiko harreran. Dena dela, goizean sindikatuok jakinarazi dutenez, deialdia bertan behera geratu da, enpresarekin akordio batera heldu baitra. Orotara bost greba egun zeuden deituta: gaur (hilak 30) eta apirilaren 1, 4, 5 eta 8.

Bezeroarekiko harretako langileak, azafatak eta txartelen salmentan jarduten duten beharginak zeuden lanuztera deituta.

Grebak "lan-hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren puntu garrantzitsuenetariko" bat du oinarri: langileen soldatak.

Sindikatuek soldata duinak eskatu dituzte. Izan ere, astean 35-40 ordu lan egiten duen behargin batek 600 euroko soldata baino ez du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta