Gizartea

"2007KO UDABERRI-OPERAZIOA"

Zirkulazio handia gaur, 15:00etatik 22:00ak arte

2007/03/30

Aste Santua eta Maitzaren 1a dela eta, istripuak gutxitzeko eta ibilgailuen joan-etorria arintzeko operazio berezia jarri dute abian. Arazo gehien egon daitezkeen errepideak N-1a, A-8a eta AP-68a dira.

Aste Santuaren eta maiatzaren 1ren jaiegunak direla eta, Herrizaingo Sailak operazioa prestatu du istripuak murriztu eta zirkulazioa arintzeko asmoz.

Ohar batean jakinarazi duenez, irteera operazioa gaur (martxoak 30) hasi da, 15:00etan, eta apirilaren 5ean (osteguna) amaituko da, ordu berean. Itzulera operazioa apirilaren 9an izango da, 15:00etatik 22:00etara.

Egun horietan zehar, Ertzaintzak zainketa lanak areagotuko ditu zirkulazio gehien dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan. Herrizaingo Sailak bi helburu lortu nahi ditu operazio honekin: batetik, ezbehar-kopurua murriztea eta, bestetik, errepideetan ibilgailuen joan-etorria arintzea, ilarak saihestuz.

Joan-etorri gehienak gure geografiaren edo gure inguruko lurraldeetako beste toki batzuetara joango diren euskal herritarrek egingo dituzte, baina asko izango dira penintsulako edo kontinenteko beste toki batzuetarako bidean gure errepideak erabiliko dituzten kanpotarren ibilgailuak ere. Herrizaingo Sailak honako ordu-tarteetan espero ditu ibilgailu gehien errepideetan: martxoaren 30ean (ostirala), arratsaldean (15:00-22:00); apirilaren 4an (asteazkena), arratsaldean (15:00-22:00); eta Ostegun Santuan, goizean (08:00-15:00).

Halere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan itzulera operazioak apirilaren 10ean (asteartea) ere izango da indarrean, 08:00etatik 22:00etara, ibilgailu astunek jaiegunetan (ohi legez) ibiltzea debekatuta izan ostean kamioi ugari ibiltzea espero denez, horien joan-etorri handia bideratzeko.
Bestalde, eta maiatzaren bateko zubiari begira, irteera operazioa apirilaren 27an (ostirala), 15:00etatik 24:00etara, abiatuko da, eta itzulerakoa, berriz, maiatzaren batean (asteartea), 15:00etatik 22:00etara, izango da; Gipuzkoan maiatzaren 2an (asteazkena) ere izango da, ibilgailu astunen joan-etorria bideratzeko.

Gainera, oporretako irteera errazteko, Trafikok kamioien joan-etorria murriztuko du Burgoserako noranzkoan N-240 eta N-1 bideetan (Gasteizetik Mirandara) eta Kantabriarakoan N-634 eta A-8 errepideetan (Bilbotik) apirilaren 4an, arratsaldean, eta apirilaren 5ean, goizean. Itzulerarako, antzeko murrizketak egingo dira kontrako noranzkoan apirilaren 9an, arratsaldean. Maiatzaren zubiko irteeran eta itzuleran ere antzeko murrizketak jarriko dizkiote garraio astunari.

Informazioa

Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak informazioa eta aholkuak ematen dizkie erabiltzaileei errepide nagusietan jarritako 36 seinaleztapen panelen bidez, baita etengabe trafikoaren egoeraren inguruko informazioa ematen duten 902.112.088 telefono-zenbakian eta www.euskadi.net/trafikoa webean. Zeregin hori SOS Deiak larrialdietako zerbitzuak koordinatzen dituen erakundeak indartuko du.

Maiatzeko zubia
Maiatzaren bateko zubirako, berriz, operazioa apirilaren 27ko (ostirala) 15:00etatik maiatzaren bateko (asteartea) 22:00etara izango da martxan.
Kamioiek murrizketak izango dituzte egunotan.

Balizko zati gatazkatsuak zirkulazioaren eraginez

GIPUZKOA

AP-8 Biriatuko mugako postua
N-1 eta N-121A errepideen lotunea, Zaisa inguruan eta AP-8rako sarbidean
Irungo ordainlekua (7,6 k.p.)
11 k.p.-ko estugunea
Donostiako saihesbidea
N-1 errepidearen lotunea, Aritzetan
Zarauzko ordainlekua (38 k.p.)

N-1 N-1 eta N-1 A errepideetarako sarbidea
Irungo saihesbidea
N-1 Añorga–Lasarte korridorea eta A-15erako sarbidea
Etxegarate gaina

AP-1 AP-8rako sarbidea

BIZKAIA

BI-625 AP-8 eta AP-68 autobideen arteko lotunea

BI-636 Burgoserako irteera

AP-8 Santurtzi eta El Hayaren arteko tartea, ilarak Kantabriarako noranzkoan irteera operazioan eta Bilborako noranzkoan itzulera operazioan
Basauriko lotunea (111 k.p.)

ARABA

N-1 Itzulera operazioan, N-124 (325 k.p.) eta AP-1 (327 k.p.) errepideen lotunea, Armiñon aldean
N-102 (343 k.p.) errepiderako sarbidea, Iruña Oka aldean
Burgoseko muga (322 k.p.), Miranda de Ebro aldean

AP-68 Aretako ordainlekua (36 k.p.)

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta