logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 07:55:31
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Gizartea

ZIRKULAZIOA

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak kanpaina berezia prestatu du Aste Santurako

2007/03/28

15 milioi joan-etorri espero dira eta, kontzientziatzeko, "Iaz, Aste Santuan, 110 hildako" bezalako mezuak irakurri ahal izango dituzte gidariek argiztatutako karteletan ostiraletik aurrera.
15 milioi joan-etorri espero dira. Argazkia EFE

argazkia handitu

15 milioi joan-etorri espero dira. Argazkia EFE

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak operazio berezia jarriko du martxan ostiralean, Aste Santuari begira, gidarien segurtasuna bermatzeko.

Milioika ibilgailu izango dira etzitik aurrera Espainiako errepideetan eta, joan etorri hauetan mezuak irakurriko dituzte gidariek argiztatutako karteletan. "Iaz, Aste Santuan, 110 hildako" edo "Itzultzea da garrantzitsuena" izango dira kartel horietan agertuko diren testuetako batzuk.

Ertzaintzak ere operazio berezia jarriko du martxan ostiralean, 15:00etatik aurrera. Aurten lehen aldiz kamioek ibiltzeko debekua izango dute Kantabriarako eta Burgoserako norabidean.

Dena den, hurrengo asteko asteazkena eta osteguna izango omen dira egunik zailenak ordurako espero baita trafiko ugariena.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta