Politika

EAE-KO UDAL HAUTESKUNDEAK

Ezker Batuaren eta Aralarren arteko koalizioa aurkeztu dute

2007/03/24

Bi alderdietako buruzagiek esan dute "aberastasuna" eta "ikuspegi ezkertiarra" direla koalizioaren oinarriak.
Javier Madrazo eta Jon Abril. Argazkia EFE

argazkia handitu

Javier Madrazo eta Jon Abril. Argazkia EFE

"Hona ezkerra" leloa hartuta aurkeztu dute gaur Ezker Batuak eta Aralarrek EAEko udal hauteskundeetarako prestatutako koalizioa.

Ados dauden puntuekin osatu dute programa, hots, "justizia soziala, aberastasuna eta Euskadiren arazoei ikuspegi ezkertiarretik konponbideak bilatzea".

Jon Abril Aralarreko idazkariorde nagusiak azaldu duenez, biktimen aintzatespena eta Giza Eskubideen defentsa ere badira koalizio berriaren oinarriak.

Erabakitzeko eskubidea da bi alderdiak lotzen dituen beste ideia bat, Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiaren hitzetan eta, hortaz, koalizioarekin bat egiteko deia egin die gainerako alderdi ezkertiarrei.

Aralarrek eta Ezker Batuak EAEko udal hauteskundeetarako sortu dute koalizioa. Nafarroan bereizita aurkeztuko dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta