Politika

113 EGUN GOSE-GREBAN

De Juanari zunda jarri diote berriro

2007/02/27

Presoak berak kendu zuen iragan ostiralean, eta harrezkero ez dute elikatzerik izan. Orain, medikuek egun osoa lotuta izango dute De Juana.

Madrilgo Doce de Octubre Ospitaleko medikuek zunda jarri diote berriro Iñaki de Juana Chaosi, berriz halabeharrez elikatzeko, Espetxe Zuzendaritzak aditzera eman duenez.

Horren ondorioz, erabat lotuta izan beharko dute De Juana. Iraganean kendu zuen zunda presoak berak, eta harrezkero ez dute elikatzerik izan.

Azken egunetan De Juanaren osasunak txarrera egin duela ikusita erabaki dute medikuek zunda berriro jartzea. Horrek ondorioak izan ditzakeen arren, presoaren bizia iraunarazteko neurririk egokiena dela uste dute sendagileek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta