2007/02/16
Urtero Eusko Jaurlaritzak antolatu ohi dituen Euskadi Literatur Sarien kontrako manifestua aurkeztu eta sari horietan gehiago parte hartuko ez dutela iragarri dute gaur 29 idazle eta itzultzaile euskaldunek. Hain zuzen ere, lehiatzaile gisa ez direla egongo eta epaimahaian ere ez dutela parte hartuko adierazi dute hauek.
Besteak beste sarien banaketan irregulartasunak izan ohi direla salatu dute idazleek eta sari horien helburua egungo aginteari otzana zaion jardun intelektual eta literario bat sortzea ez ote den sumatzen hasiak direla adierazi dute.
Jaurlaritzak, bere aldetik, ez du oraindik erantzun ofizialik eman, baina, "bakoitza nahi duen erabakia hartzeko libre dela" esan dute Kultura Sailetik eta jaurlaritzak oraingoz horren inguruko adierazpenik egingo ez duela zehaztu dute.
Agiria sinatu duten idazle eta itzultzaileek www.utikan.com webgunea zabaldu dute atxikimenduak jasotzeko.
Euskadi Irratiko azken albistegia