2007/02/13
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailea De Juana auziari buruz mintzatu da gaur eta Gobernuak "Audientzi Nazionalaren zentzugabekeriari" konponbide bat eman beharko diola esan du honek.
Gobernu Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan eta kazetariek egindako galderei erantzunez, Auzitegi Gorenak preso honen espetxe zigorra hamabi urtetik hirura murrizteko hartutako erabakia aztertu du.
Ildo horretan, Gobernuak De Juanari kartzelatik irteten lagundu behar dion galdetuta, "beste preso batzuei hirugarren gradua eman izan zaiela" gogora ekarri eta Galindoren kasua jarri du adibidetzat.
"Justizia ministro ohia izan zen auzi honi hasiera eman ziona, azken honek eskatu baitzuen 25 hilketengatik bete beharreko zigorra beteta gero, De Juana berriz inputatzea eta beraz, Gobernuaren esku dago orain egoera honi irtenbidea ematea", adierazi du Azkaratek.
Horrela bada, Gorenaren erabakia aztertu eta "Audientzi Nazionalak hasiera batean emandako epaiarekin alderatuz, sententzia berriak arrazionaltasun puntu bat erakusten duela" azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak.
Euskadi Irratiko azken albistegia