Politika

DEFENTSAREN HELEGITEA, BAZTERTUTA

Gorenak ateak itxita aztertuko du De Juanari ezarritako kartzela-zigorra

2007/02/09

Iñaki de Juanari ezarritako espetxealdiaren aurkako errekurtsoa ateak itxita aztertzea erabaki du Gorenak, defentsak jendaurreko bista egitea eskatu ostean. Zigorra "neurriz kanpokoa" dela salatu du gaur Legebiltzarrak.

Auzitegi Gorenak Iñaki de Juanaren abokatuek aurkeztutako helegitea atzera bota dute eta, ondorioz, ETAko presoari bi iritzi-artikulu idazteagatik ezarri dioten 12 urte eta zazpi hilabeteko kartzela-zigorra ateak itxita aztertuko dute datorren astelehenean.

Auzitegi Gorenaren Zigor-arloko Salaren arabera, bista publikoa izateko alde guztiek egin behar dute eskaera, tartean Ministerio Fiskalak. Erakunde honek, ordea, jendaurreko bistarik egitea beharrezkoa ez dela uste du.

Gauzak horrela, Gorenaren Zigor-arloko Sala osatzen duten 13 epaileak ateak itxita egingo dute Auzitegi Nazionalak De Juanari ezarritako zigorraren gaineko hausnarketa. ETAko presoak 95 egun bete ditu gose-greban.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta