Politika

KALE-INDARKERIA

Erasoak hainbat tokitan

2007/01/27

Gorlizen gazte talde bat autobus bat erretzen saiatu da, Zangozan petardo bat jarri dute BSCHren kutxazain batean eta molotov koktel bat bota dute Telefonicaren bulego baten aurka Amorebietan.
Santanderreko kutxazaina, Zangozan

argazkia handitu

Santanderreko kutxazaina, Zangozan

Hainbat gazte bi autobus erretzen saiatu dira bart Gorlizen (Bizkaia), baina Ertzaintza hara bertaratu izanak erasoa saihestu du.

Iluntzeko 21:00etan inguru jazo zen sabotajea. Ezezagunek molotov koktelak jaurti zituzten eta isurkari sukoia isuri zuten aparkatuta zeuden bi autobusen barruan.

Edonola ere, ez zuten sua piztu, Ertzaintzaren patruila batzuk hara bertaratu eta ihes egin zutelako.

Gainera, petardo batek eztanda egin du 00:30ak aldera Banco Santander Central Hispanoren (BSCH) kutxazain batean, Zangozan (Nafarroa) eta zulo bat sortu da horren eraginez, instalazioa zerbitzuz kanpo utziz, Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzatik esandakoaren arabera.

Beste alde batetik, aurpegia estalita zeraman talde batek molotov koktel bat bota du Amorebietako Ixer kalean Telefonicak daukan bulegoaren atearen aurka. Likido sukoia zeukan bidoi bat jarri zuten aurretik ate horren alboan.

Sute txiki bat sortu da erasoaren eraginez. Ateak kalte txikiak jaso ditu eta etxearen aurrekaldea belztu egin da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta