logo de eitb24
2008ko urriak 16 | 00:22:43
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ipar Amerika

BILTZARRA BOISEN, AEB-ETAN

Jaurlaritzak klima aldaketaren auka duen politika azaldu du Larrañagak

2007/01/24

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua Boisen izan da gaur, Jaurlaritzak klima aldaketaren aurka duen politika azaltzeko. Al Gore AEBetako presidenteorde ohiak eman dio amaiera ekitaldiari.

Esther Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua Boisen (Idaho, AEB) izan da gaur, Eusko Jaurlaritzak aldaketa klimatikoaren aurka duen politika azaltzeko.

Hain zuzen ere, Frank Church institutuak gai horren inguruan antolatutako biltzarrean hartu du parte Larrañagak. Boiseko 300 eragile izan dira bertan, eta Al Gore AEBetako presidenteorde ohiak eman dio amaiera ekitaldiari.

Larrañagak ziurtatu du klima aldaketaren kontrako borroka dela bere Saileko lehentasuna, eta zeregin horretan Jaurlaritzako sei Sail ari direla.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta