2007/01/24
Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko Salak Iñaki de Juana Chaos presoaren egile eskubideak bahitzeko agindua eman du, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak hala erabakita.
Txalaparta argitaletxearekin argitaratutako hiru liburuengatik dituen egile eskubideen ondorioz irabazten duen dirua bahitzeko agindu du Auzitegiak.
1985ean Madrilen, Argentinako Errepublika Plazan, izandako atentatuagatik zigortu zuten De Juana eta kalte-ordainak eskatu zizkioten. AVTk sortutako kalteak ordaintzeko preso donostiarraren egile eskubideak bahitzeko eskatu zuen.
Hain justu, Txalapartarekin argiratutako hiru liburuengatik eta beste edozein argitalpenengatik edo literatura sorkuntzaren ondorioz dituen irabaziak bahitzeko agindua eman du ANk.
Euskadi Irratiko azken albistegia