2007/01/24
Aste honetatik aurrera Fermin Muguruzaren Euskal Herria Jamaika Clash diskoa salgai izango da Mexikoko disko denda guztietan. Argitaletxe mexikar batek kaleratzen duen euskarazko lehen lana da honakoa.
Argitaletxeak Irungo musikariaren lana Mexikon banatu badu ere, lehenengoa aldia da disko bat kaleratzeko aukera duena. Are, diskoa Mexikon ez ezik, Hego Amerika osoan banatuko du argitaletxeak. Miguel Arsuaga euskal musikaren ekoizle ezagunaren eskutik garatu da proiektua.
Muguruzak Jamaikan grabatu zuen bere azken lana, iaz. Latinoamerikan arrakastatsua izan daiteke diskoa, euskal kulturaren eta Karibekoaren arteko nahastea baitu oinarri.
Konfirmatzeke dagoen arren, Fermin Muguruza elkarrizketatuko dute gaur Reactor irratian (105.7 FM), 21:00etatik 22:00rako tartean.
Euskadi Irratiko azken albistegia