Politika

ASTEAZKEN HONETAN ERABAKIKO DU

AN De Juanari behin-behineko askatasuna ematea aztertzen ari da

2007/01/23

Preso donostiarrak 79 egun beteko ditu gose-greban asteazken honetan, eta, ospitaleko medikuek ohartarazi dutenez, hiltzeko edo sendabiderik ez duen gaitzen bat izateko arriskua dago epe ertainera.

Iñaki de Juana Chaos ETAko presoaren inguruan neurriren bat hartzea egokia iruditzen zaien galdetu die Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko Salak Fiskaltzari eta AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteari. Iturri juridikoen arabera, preso donostiarrari behin-behineko askatasuna eman diezaiokete edo zigorra arindu. Aukeren artean, kontrol telematikoa edo poliziala ezartzea dago. Antza denez, bihar hartuko du erabakia.

Hainbat tokitan kontrakoa esan bada ere, De Juanari ez diote hirugarren gradua emango, behin-behineko espetxealdian dagoelako.

Iñaki de Juana Chaosek 78 egun bete ditu gose greban. Madrilgo "12 de octubre" ospitalean dago ingresatuta eta derrigorrez elikatuta.

Ospitaleko medikuek ohartarazi dutenez, hiltzeko edo sendabiderik ez duen gaitzen bat izateko arriskua dago epe ertainera. Horrez gainera, bat- bateko heriotza gertatzeko arriskua ere badago. Auzitegi Nazionalak De Juanaren egoeraz galdetu zion ostiralean Ospitalari.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta