2007/01/22
CPT Tortura prebenitzeko eta tratu umilgarriak eta zigor jasangaitzei aurre egiteko Europako Batzordeko ordezkaritza bat Iñaki de Juana Chaos ETAko presoarekin bildu zen joan den astean. Gose greban dagoen presoa jasotzen ari den tratua gertutik jasotzeko egin zuten bisita, Europako erakundeak berak jakinarazi duenez.
Urtarrilaren 14an eta 15ean bildu da ordezkaritza europarra De Juana Chaosen, presoa bere borondatearen kontra elikatzen ari direla jakin ondoren. De Juanarekin, Doce de Octubre erietxean presoa zaintzen ari diren medikuekin, agintari judizialekin eta Madrid VI espetxeko zuzendariarekin bildu dira.
CPTko ordezkariak, Mauro Palma italiarra eta Jean-Pierre Restellini doktorea, Espainiako Medikuen Elkarteko ordezkariekin eta auziarekin lotutako abokatuekin ere batzartu dira.
Azkenik, CPTko bi ordezkariek bilera egin zuten Maria Angeles Gonzalez Garcia Barne Ministerioko idazkari nagusiarekin eta Mercedes Gallizo Espetxe Zuzendaritzako arduradunarekin.
Normalean, bisita eginda, txostena prestatzen dute ordezkaritza horretako kideek eta bi aste eta hilabeteren buruan ezagutarazi. Dena dela, publiko egin baino lehen Gobernuari jakinarazten dizkiote ondorioak.
Euskadi Irratiko azken albistegia