logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 09:44:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Amerika Caribetarra

VENEZUELAREKIN JOKATZEKO

Espainiako Futbol Federazioaren baimenaren zain dago Amorebieta

2007/01/11

Athleticeko jokalaria Espainiako selekzioan ibili zen, gazte mailan, eta horregatik federazioaren baimena eman behar du jaio zen herrialdearen taldean jokatzeko.

Fernando Amorebieta Athletic taldeko hegaleko jokalariak Caracaseko El Unibersal egunkariari esan dionez, Venezuelako selekzioarekin aritzeko Espainiako Futbol Federazioaren baimena behar du aurrena.

Izan ere, Amorebieta Espainiako selekzioarekin aritu zen, gazte mailan eta, horrenbestez, federazioaren baimena behar du beste ezein taldetan ibiltzeko. Dena dela, arazoa konpontze bidean dela esan diote Venezuelako selekzioaren arduradunek.

Venezuelako selekzioa Suediaren kontra arituko da urtarrilaren 15ean eta Richard Paez hautatzaileak ez du Athleticeko jokalaria deialdian sartu, Espainiako Federazioak zer erabaki zain.

Amorebietak nabarmendu duenez, pixka bat kezkatuta dago Venezuelan urte erdialdean egin behar den Amerikako Kopan parte hartzea nahi baitu baina horretarako Venezuelako taldearekin aritu behar da aurrez. "Espero dut afera laster konpontzea, gero eta gutxiago falta da Amerikako Koparako eta egia esan, interes eta gogo handia dut Venezuelarekin aritzeko".

Athletic-Mallorca partidaren ostean egin zituen adierazpenok ezker hegalean aritzen den jokalariak. Hain justu, venezuelar bat aritzen da Mallorca taldea (Juan Arango) eta Amorebietarekin elastikoa trukatu zuen, partidaren ostean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta